Skip to main content

Kilometroen lekukoari harrera ekitaldia

2023/11/20

Orereta Ikastolatik jasotako lekukoa iritsi da ikastolara. Nagusienetatik txikienetara, eskuz esku joan da, guztioi ilusio eta kemena emanez, Kilometroak 2024ko egun handirarte erakusgai egongo den lekuraino. Metroz metro egitera goazen bidea izan dadila lortu nahi dugun gizartearen ispilu! Euskalduna, anitza eta elkarlanaren fruitu!

 

 

Kilometroen lekukoari harrera ekitaldia

Albisteak

2024-04-28
Aniztasun Izpiak, Kilometro Txikia eguna arrakasta handiz ospatu zen. Eskertza posible egin zenuten guztioi.
2024-04-19
Gaur, Kilometroen Kultur Izpiak egitasmoaren baitan, Ikasle Topaketa ospatu da Azpeitian. Bertan, Oiongo, Zangozako, Getxoko, Baionako eta Azpeitiko ikastoletako ikasleek parte hartu dute.
2024-04-13
Otsailaren 17an Tuteratik abiatu eta urriaren 19an Azpeitian amaituko den etapazko ekimenaren hirugarren etapa ospatu da larunbat honetan, Faltzestik Lerinera.