Skip to main content

Agenda

Tutera

Otsailak 17 Tutera- Milagro etapa

Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen lehen etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean. 

Azpeitiko Ikastola

Martxoak 2 Zurak eta ezpalak transmizio ekimena

Belaunaldi desberdinetako kideak ikastolan elkartzeko topagunea ospatuko da. 

Beskoitze

Martxoak 10 Beskoitzera bisita

Euskal Herriko periferian edo egoera zailean aurkitzen diren ikastolei elkartasuna adierazteko ekimena. 

Milagro (Nafarroa)

Martxoak 16 Milagro- Faltzes ibilbidea

Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen bigarren etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean. 

Argantzon

Martxoak 18 Korrika Argantzonen

Azpeitiko Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak Argantzonera joango dira Korrikako etapan parte hartzera. 

Faltzes

Apirilak 13 Faltzes-Lerin ibilbidea

Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen hirugarren etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean. 

Azpeitia

Apirilak 19 Ikasle Topaketak

Egun osoan zehar Euskal Herriko ikastola desberdinetatik etorritako ikasleek topagunea ospatuko dute Azpeitian, bertako ikastolako ikasleekin harreman estuan. 

Azpeitia

Apirilak 27 Kilometro Txikiak

Hainbat jarduera ospatuko dira herrian egun osoan zehar Kilometroen egun handiaren aurrekari bezala. 

Lerin (Nafarroa)

Maiatzak 11 Lerin-Iratxeko Monasterioa

Tutera eta Azpeitia lotuko dituen ibilbidearen laugarren etapa gauzatuko da, Lagun Onak MBaren gidaritzapean. 

Azpeitia, Soreasu Antzokian

Maiatzak 17 Bertso izpiak saioa

Lehen mailako bertsolariek saio paregabea eskainiko dute. 

Azpeitiko Ikastola

Ekainak 14 Kmk 24 abestiaren eta bideokliparen aurkezpena

Egun horretan, Kilometroen 2024 edizioko abesti eta bideoklip ofiziala ezagutaraziko dira. 

Azpeitia

Ekainak 19-20 Amazig Herria Gurean

Amazig musika taldeak kontzertua eskainiko du Soreasu Antzokian. Gainera, beraien esperientzia partekatuko dute herriko ikasleekin. 

Azpeitia

Urriak 6 Kilometroak eguna

Gipuzkoako ikastolen festa handia ospatuko da Azpeitian.