denda

Mendimentroak egitasmoaren bidez, Zubimusu inguratzen duten Amasa-Villabona eta Zizurkilgo txokoei arreta berezia eskaini nahi diegu. Horregatik, aipatu berri ditugun ibilbieak egitera animatu nahi ditugu herritarrak eta eskualdeko biztanleak. Animo horiek sustatu asmoz, ibildea egiten dutenei opari bat emango diegu. Urriaren 4ra arte izango duzue oparia eskuratzeko aukera!

Gaurtik aurrera, dendan egindako 20 euroko erosketa bakoitzagatik Kilometroak jaiko USB bat opari! Etorri dendara eta egin zure erosketa!

Kilometroak ez da oporretara joan

Uda ezohikoa izaten ari da guztiontzat COVIDa dela eta. Baina gure komunitateko kide batzuentzat are ezohikoagoa izaten ari da, jo eta ke lanean ari baitira egunero, postuetan arroparik falta ez dadin eta salmentek arrakasta izan dezaten. Gure eskerrik beroena, beraz, postuan egon diren guztiei eta, bereziki, isilpean, hain beharrezkoa den ezkutuko lana egiten aritu zareten guztioi.

Gaur ekingo dio denboraldi berriari Gure Zirkua-k, eta Kilometroak haiekin batera egongo da. Uztailean eta abuztuan zehar Orion egongo da kokatuta Gure Zirkua eta Kilometroak jaiko denda ibiltaria ere bertan izango da. Gaur bertan, uztailak 17, izango da lehen emaldia. Gozatu zirkuaz, eta egin zuek ere Korri, Punpa, Ttak!!

Kilometroak denda berriz irekita egongo da uztailean, ostiraletan eta larunbatetan. Ostiraletan arratsaldez egongo da irekita, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatetan goizez, 10:00etatik 13:00etara. Kilometroak denda Villbonan dago, Altzin kalean. Denda fisikoa irekita egongo bada ere, online dendak martxan jarraituko du. Helbide honetan kontsultatu dezakezue produktuen katalogoa, eta bertan egin ditzakezue eskaerak: Kilometroak denda.

Koronabirusaren aurrean zehazten ari diren neurriak jarraituz, 2020ko Kilometroak jaiaren bueltako ekintza publiko guztiak atzeratzera erabaki du antolakuntza batzordeak. 

Kilometroak 20ko materiala online dendan erosteko aukera izango da aurrerantzean www.kilometroak.eus gunean. Haurtxo, haur, gazte nahiz helduei zuzendutako produktu sorta zabala eskuratu daiteke, arropa eta moda osagarriak nahiz bestelako materiala: pilotak, saskiak, botilak, askarirako zorroak, aterkiak, giltzatakoak… Ikusi katalogoa eta egin zure eskaera denda atalean!

Orriak

RSS - denda-era harpidetu