Kilometroak

Zubimusu ikastola eta Kilometroak, bizi-bizirik

Duela lau ikasturte abiatutako berrikuntza pedagogikoaren bidean, buru-belarri gabiltza ikastolako 2ZIA egitasmo pedagogikoa  sortzen eta garatzen, jakitun izanik bide luzea dugula egiteke oraindik. 

Azken lau urtetan hausnarketa prozesu batean murgilduta egon dira Gipuzkoako Ikastolak. Hausnarketa horren ondorio izan da, Kilometroak jaiaren birsortzea, eredu berri bat jarraituz. Hala, Gipuzkoako ikastola guztien jaia urriaren 4an izango da aurten, Amasa-Villabona eta Zizurkilen, bertako Zubimusu Ikastolaren eskutik. “Hemendik aurrera eredu berri bati bide emango diogu, teoriatik praktikara salto eginez”.

3.000 euroko dirulaguntza lortu ahal izango du ikertzaileak proposatutako ikerlana garatzeko, Kilometroen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik. Pello Mari Otaño bekarako proiektuak apirilaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Pello Mari Otaño ikerketa deialdia aurkeztuko dugu asteazkenean. Ikerketa deialdia, Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dugu elkarlanean, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugun agerraldian emango dugu, 13:00etan hasita.

Herri eraikuntza

Iritsi da azkenean. Hainbat saiakera egin ondoren, 2020ko Kilometroak antolatzea izango da Zubimusu ikastolaren ardura. Gure ikastolaren zeregina. Ikastola osatzen dugun guztiona.

Kilometroak 20 festa nagusia urrian izango bada ere, ikastola buru-belarri ari da urte osorako ekintzak antolatzen. Ekintza horietako bat Kilometroak txikia jaia izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, eskualdea girotzen hasteko.

Orriak

RSS - Kilometroak-era harpidetu