NOLA IRITSI

Irailaren 24ra Oñatira gerturatzeko, ibilgailuek sarrera bakarra izango dute erabilgarri: GI-627 errepideko ELORREGIko biribilgunea. Biribilgunea eta Oñatira bitarteko errepidean 7 aparkaleku berezi kokatuko dira eta aparkaleku guztietatik autobus zerbitzu bereziak izango dira, zuzenean zirkuituko sarrerara eramango dituztenak.

Irailaren 24an UDANAKO MENDATEA ITXITA egongo da ibilgailuentzat. Autobus diskrezionalek SOILIK erabili ahal izango dute mendatea

GIPUZKOA eta BIZKAITIK Orokorrean AP-8 autopistatik Eibarreraino. Eibarren AP-1 autopista hartu eta 130 irteera hartuta (Arrasate/Mondragon - Oñati - Durango jartzen duena). Hor GI-627 errepidetik, Elorregiko biribilguneraino (San Prudentzio).​

Goierri eta Tolosaldeatik

N-1 errepidea hartu eta Beasainen GI-632 errepidea hartu beharko dute Bergararaino. Handik GI-627 errepideak Elorregiko biribilgunera eramango ditu. Gogoratu Udanako mendatea itxita egongo dala ibilgailuentzat eta autobus diskrezionalek SOILIK erabili ahal izango dutela mendatea.

Elorrio eta Durangaldetik

N-636 errepidea hartu Arrasateraino. Handik GI-627 errepideak Elorregiko biribilgunera eramango ditu.
ARABATIK AP-1 autopista hartu eta 130 irteeran atera (Arrasate/Mondragon - Oñati - Durango jartzen duena). Hor GI-627 errepidetik, Elorregiko biribilguneraino (San Prudentzio).
NAFARROATIK Orokorrean, A-15 autobidetik AP-8 autobidera joango dira eta Gipuzkoa eta BIzkaitik etortzeko bide bera erabiliko dute.

Sakanatik

Gasteizeraino gerturatu eta han AP-1 autopista hartuta Arrasateraino joan beharko dute.

GARRAIO PUBLIKOA

Oñatitik pasatzen diren Lurraldebus-eko autobus guztiek beraien lineak mantenduko dituzte. Egunerako informazio zehatzagoa www.lurraldebus.eus webgunean.