Atxulondo

Mapa: 

Deskribapena: 

Zergatik egiten ziren burdinolak horrelako txoko urrunetan?

Atxulondoko burdinola leku umel eta ilun batean kokatuta dago. Zergatik joaten ziren bertaraino horrelako lantokiak eraikitzeko? Burdinoletan helburu nagusia burdin minerala lantzea bazen ere, oinarrizko osagaiak sua eta ura ziren. Sua egiteko egurra behar zen eta uraren indar mekanikorako ur jauziak dituen erreka. Bertara joaten bazara Atxulondo horretarako toki estrategikoa dela berehala konturatuko zara. Egun beroan joaten bazara ez ahaztu zure bainujantzia eramatea, bertan erreka-putzu zoragarriak daude-eta!

Grafika: 
Luzera: 
13.30km
Denbora: 
3h 30 min
Altuera maximoa: 
407m
Altuera metatua: 
743m
Argazkiak: