Olaitturri taldearen zenbaki sarituak

Irailaren 24an, Oñatiko Olaitturri elkarteak "Oñatiko zertzeladak" izenburupean emanaldiak eskaini zituen Lazarraga parkean, Oñatiko Sancti Spiritu unibertsitatean eta Zumeltzegi dorretxean.

Emanaldiekin batera izen bereko liburua eta zozketa batean parte hartzeko zenbakiak banatu zituzten Olaitturri elkarteko kideek. Orain zozketa egin eta zenbaki sarituak 1001 eta 1558 izan dira. Irabazleak urriaren 10era arte dute saria jasotzeko epea eta horretarako olaitturri@gmail.com posta helbidera idatzi beharko dute.

Hamar egunetan saridunak agertzen ez badira, zenbaki ordezkoak honakoak dira: 1027 eta 1301. Sariak Zumeltzegi dorrean kondearen logelan gau bat bi lagunendako dira (afaria eta gosaria barne).