Azken eskaintzak Oñatiko dendan

Irailaren 22tik itxita egon ondoren, gaurtik eta zapatura bitartean berriz ere zabalduko ditu ateak Oñatiko Kilometroetako dendak. Oraindik saldu gabe geldtu diren arropa eta osagarri guztiak prezio berezietan eskuratu ahal izango dira: 15, 10, 5 eta 2 eurotan izango dira salgai. Azken aukera izango da hauek eskuratzeko.

Dendak asteazkenetik ostiralera zabalduko ditu ateak 17:00etatik 20:00etara. Zapatuan goizez zabalduko da 10:00etatik 13:00etara eta hau izango da "Hankaluzeneko" dendak ateak zabalduko dituen azken eguna.

Etiketak: