Igandeko egitarau guztia APP batean

Dagoeneko Ikastolen Jaiak aplikazioa dohan deskargatu daiteke smartphonetarako. Bertan hurrengo igandean Oñatira etortzeko informazio guztia topatu ahal izango da modu erraz batean.  

Batura Mobile Solutions-ek garatutako aplikazioarekin igandean Oñatira iristeko modua, mapa, zerbitzuak, ibilbidea, programa... Gipuzkoako ikastolen festaren inguruko informazio guztia eskura izan dezakezue. 

Ikastolen jaien app-a instalatzeko,  Android sistemako smartphoneek Google Play-en aurkituko dute aplikazioa eta Iphone-ek ordea App Storeretik deskargatu beharko dute. Klik pare bat eginda, telefonoan instalatuta izango duzu eta jaia prestatzen hasi ahalko zara!

Etiketak: