Kontsumo arduratsuaren inguruko hitzaldia

18 batzorde desberdin ari dira irailak 24ko jaia antolatzen eta horietako bat da Prebentzio batzordea. Sarritan lotu izan ditugu jaiak alkohol eta drogen kontsumoarekin. Kilometroak bezalako jai erraldoi batean honekin jabeturik, hausnarketa eta ekintza zehatzak aurrera eramango dira datozen egunotan.

Alde batetik, ikasleekin prebentzio saioak burutuko dira geletan. Alkohol eta drogen kontsumoaren inguruko gogoetak burutuko dira prebentzio taldeak landutako programa aurrera eramanaz. Bestetik, guraso eta herritar guztientzat zabalik dagoen solasaldia burutuko da asteazkenean. AGIPAD elkartearekin elkarlanean "NERABEAK ETA AISIALDIA. GURASOEN JARRERA" izenburuko solasaldia izango da. Hitzordua, esan bezala, irailaren 13an arratsaldeko 17:30ean izango da Bidebarrieta kaleko Euskaldunberri aretoan. Gonbidatuta zaudete guztiok bertan parte hartzera!