Eskubaloi partidua Kilometroak-en alde

Uda izanagatik ere Lekaixoka! jarraitzen dugu eta datorren abuztuaren 24rako punta-puntako eskubaloi partidua antolatu dugu. Bera-Bera eta Aula Valladolid-en arteko norgehiagoka antolatu dugu Oñatiko Zubikoa Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan.  

Partidu honetarako sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira Zubikoako lehiatilan. Sarrerak partidua hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai 5€-tan (3€-tan 12 urtez azpikoentzat).