Abestia eta bideoklipa

Hauek dira Kilometroak 2019ko abestia eta bideoklipa. Ni, Hi, Hura... ikastola mundura! Leloraren barnean biltzen den GU edo talde-izaera jasotzen du abestiak, swing doinu dantzagarriez. Gozatu, eta segitu dezagun Kilometroak egiten!

Ni, Hi, Hura... ikastola mundura!

Itsasotik zeruraino
urdinean urdinago,
herria dut, herria naiz,
ikastolatik harago.
NI naiz abiapuntua,
NI naiz hitzaren arnasa,
NI naiz harri-koxkorrekin
eraikitako jolasa.

NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
JAUZI EGINIK GURA
NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
IKASTOLA MUNDURA!

HI haiz behinola egin zen
habia baten oraina,
geroztik nor babestua
izan duena ordaina.
Inoiz baino ederrago,
inoiz baino berdeago,
bide hontan emandako
pauso bakoitzean hago.

NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
JAUZI EGINIK GURA
NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
IKASTOLA MUNDURA!

HURA putzu more bat da
eta putzuaren jiran
mamorruak hor dabiltza
algaraka kalejiran.
Patinetez, bizikletaz
edo eskutik helduta,
irten gaitezen mundura
mundua zain daukagu ta!

NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
JAUZI EGINIK GURA
NI, HI, HURA… NI, HI, HURA…
IKASTOLA MUNDURA!