Skip to main content

Lino Agirre Lehendakariaren plaza

Esti eta Mikel Markez

Esti eta Mikel Markez

Euskal abeslarien artean aski ezaguna dugun Mikel Markez, oraingoan bere alaba Estirekin batera Linoko plaza goxatzen izango ditugu. Elkarrekin plazaratu zuten "Azal berritzen" diskaren doinuak entzun ahal izango ditugu bertan, beste hainbat abestiren artean.

Gozategi

Gozategi

Gozategi euskal musika taldea da, 1990eko hamarkadan trikiti doinuekin Euskal Herrian arrakasta handia lortu zuena. 30 urtez belaundaldi ezberdinak batzen, heldu zein gazte, denak gustora biltzen dira Gozategiren doinuen inguruan.

Dj Bull

Dj Bull

Euskal musikan espezializatua dagoen DJ-a dagu BULL eta dagoeneko 20 urte daramatza Euskal Herriko festak eta plazak euskal doinuez girotzen.

Makrame tailerra

Makrame tailerra eta eskulan tailerrak

Makramearen munduan oinarrizko pausoak emateko aukera izango dugu giltzetako bat egiteko aukerarekin. 7 urtetik gorako haur, gazte zein helduk parte hartu ahal izango dute tailer honetan.

Makrame tailerra

Erriola harilkatzen (kromosoma tailerra)

Urtean zehar Kilometroakeko denda jantzi duten hariak hartuz, ohola baten gainean hiltzez jositako erriola hitza harilkatzea izango da tailer honen helburua. Guztion artean denbora iraungo duen erriola koadroa eraikitzeko. Ekintza partehartzailea proposatu du herriko eskulangile tailer honek.

Makrame tailerra

Zure izenaren hasiera (kibo)

Parte hartzaileek, fieltroz egin ahal izango dute haien izenaren lehen hizkiarekin apaingarri bat. 6 urtetik gorako haurrentzat pentsatutako tailerra da hau.

Makrame tailerra

Loratu Kilometroak (Idoia Lizeaga)

Lore, berde eta material natural ezberdinak erabiliz besokoak egiteko tailerra izango da.

Pasta freskoa egiten

Eroski Elikagai tailer eta ludoteka

Elikadura osasuntsua eta orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatzea helburu duten txokoak izango ditu eroskik. Adin ezberdinetako umeei zuzenduriko jolas eta kreatibitate guneak izango dira. Besteak beste: marrazkiak, eskulanak, sukalde tailerrak, jolas plataforma digitalak, diana puzgarria...

Makrame tailerra

Pasta freskoa egiten (Zituene)

Pasta freskoa egiteko aukera izango dute bertaratzen diren pertsonek, masa egitetik, moztera arteko prozesua lehen pertsonan biziko dute tailer honetan.

ZamalbideTxirrita parkea

batukada feminista

Batukada feminista

Errenteriako Batukada Feministak emango dio jaiari hasiera bere burrunba hotsarekin. Emakumeen etxetik abiatu da eta kaleetan zehar ibiliko dira.

Amaterra

Amaterra

Amaterra ametsetako bidaia da zure zentzumenetan barrena. Hainbat pentsamendu eta kezka azaldu, garatu eta transmititzeko asmotan asmatutako abesti finez osatutako ibilbide onirikoa. Gipuzkoako Tolosa herrian sustraituta, taldeko kideek arte-esperientzia aparta eta magikoa eskaintzen dizute, ikuspuntu berri eta zintzo batetik.

Paleolitikoaren inguruko tailerra

Paleolitikoaren inguruko tailerra (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Paleolito garaian gure inguruan zein tresna erabiltzen zituzten eta nola marrazten zuten ikusteko aukera izango dugu. Tresna horiek ikutzeko aukera ere izango da, baita garai hartan margotzen zen “estilora” margotzeko ere.

Lur Korta, ipuin kontalaria

Lur Korta, ipuin kontalaria (Berria egunkaria)

Lur Korta oiartzuarrak bere ipuinak kontatzeko dohain bereziarekin hamaika historio ezberdin bizitzera eramango gaitu saio berezi honetan.

Bertso saioa

Bertso saioa (Xenpelar bertso eskola)

Saioaren hasieran albisturtarrak arituko dira kantuan. Albisturtarrak, herrian ospatu diren 3 Kilometroak bizi izan dituzten familia bertsolaria dira. Bertso saio berezia eskainiko digute haien bizipenen inguruan. Ondoren, Herriko bertso eskolako Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Josu Ibarguren Elosegi, Emaitz Murua Arzallus eta Aitzol Pikabea Ocio ariko dira bertsotan. Jare Antzizar Salvador izango dute gai jartzaile lanetan.

Emakumeen herri kirol erakustaldia

Emakumeen herri kirol erakustaldia

Emakume talde ezberdinek osatutako herri kirol erakustaldia egingo da, Zamalbide gunearen itxiera ekitaldi bezala.

Galletera Gernika plaza

Willis Drummond

Willis Drummond

Willis Drummond 2005ean sortutako rock taldea da, Iparraldetik (Ipar Euskal Herria) datorrena. Esperientzia handiko taldea da, besteak beste, Monarch eta Skunk-eko kideak baititu.

El 5º contenedor

El 5º Contenedor

El 5º Contenedor Gipuzkoako Hard Rock talde bat da, Andoni Oilokiegi, Iban Keysex, Mikel BeHatxe eta Ander Thunderrek osatua.

Zilibito records

Zilibito Records

Zilibito Records Oiartzunen sortutako kolektiboa da, sei lagunek osatua. Hainbat generoetako musika egiten dute: Trap, PopPunk, Bachata, Hyperpop... Euskaraz orain arte ohikoak izan ez diren generoak euskarara ekartzen ari dira. Musika etxean egiten dute dituzten baliabideekin.

Trilita

Trilita

Enekok, Mikelek eta Ikerrek osatzen duten musika taldeak 2021eko urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea, eta dagoeneko kaleratu dute euren lehen diskoa.

Dupla

Dupla

Dupla Agurainen 2019an sortutako rap musika taldea da. Gari Uriartek eta Beñat Oribek osatzen dute taldea.

Puntu morea

Puntu morea (emagin elkartea)

Informazio gunea izango dugu egun osoan zehar Galleteran. Bertan: txapak egiteko aukera izango da, zalantzak argitzeko aukera…

ErrioaIztieta pasalekua

Tai Chi

Tai Chi

Eguna lasai hasteko, errio bazterrean, Tai Chi tailerra izango dugu.

Hola zirkua: akrobaziak

Hola zirkua: akrobaziak

Oihal eta soken laguntzaz, zerutik zintzilik akrobazia ezinezkoak egiten dituzten talde honen ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea izango du errio bazterrera gerturatzen den orok.

Xalto eta Mikel pailazoak

Xalto eta Mikel pailazoak

Txiki eta ez hain txikiek barre egiteko beharra dugu garai hauetan, kontaketaren bidez, saio dibertigarri bat biziko dugu guztiok elkarrekin.

Go!azen

Go!azen

ETBko GO!AZEN saioko aktoreen eskutik, dantzatu eta kantatzeko aukera izango dugu etxeko guztiek, saioan hain famatuak egin diren abestien bidez. Kilometroak23ko Errioko gunea isteko saio paregabea!

Errioa 4

Euskaltel / Laboral Kutxa / Real Sociedad

Haur eta gazteentzat jolas ezberdinak aurkituko dituzue. Adin ezberdinetara egokitzen diren puzgarriak, txirrindularitza pista...

Haurren ErrioaPanier

Haurren errioa apaintzeko tailerra

Haurren errioa apaintzeko tailer berezia

Haurrek eskulan ezberdinak eginez, gunea bere egingo dute, aparkaleku huts bat izatetik, haurrentzat gune bat izatera pasako dena. Zatozte guztiok elkarrekin aparkalekua haurren errio egitera!

Bihotz urdina

Bihotz urdina.

Aquarium eta Laboral Kutxak elkarrekin duten proiektua Kilometroak23ra ekarriko dute, haurrek ezagutu dezaten eta Haurren errioan, proiektua gertuagotik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Aurpegia markotzeko txokoa

Arpegia margotzeko txokoa.

"Zergatik margotzen dizkigute guri aurpegiak? Guk ere elkarri aurpegiak margotu nahi dizkiogu?" Nahi horretatik habiatuta sortutako txokoa izango da hau. Helduak izango dira aurpegiak margotzen, baina haurrek ere izango dute elkarri aurpegiak margotzeko aukera!

Kaiku txotxongiloak

Kaiku txotxongiloak.

Kaikuren eskutik Txotxongilo saioak eskainiko dira. Haurrek lasai eta goxo ikusi eta gozatzeko moduan.

Kaikurekin, bere BEHIA etorriko da… eta hori ere guztion artean MARGOTUKO DUGU… HAURREN ERRIOtik pasatzen den haur bakoitzak, bere aletxoa jarriko, kilometroakeko oroigarria izango den KAIKUREN BEHIAn.

Antzerkia sortzeko txokoa

Antzerkia sortzeko txokoa: zatoz antzeztera!

"Guk egin nahi dugu antzerkia!" esan zuten haurrek… eta guk, hori sortu dugu… Zatoz antzeztera tailerrean, Saioa eta Lurren laguntzaz, haurrek momentuan sortzaile bihurtuko dira, eta haiek sortutako antzerkiak, besteei egiteko aukera izango dute.

 

Galletak dekoratzeko tailerra

Eguneko tailer gozoa: "Galletak egin eta jan nahi ditugu".

DJ kaktus

DJ kaktus

Gunea energiaz isteko, DJ Kaktus etorriko da, haur eta heldu dantzan jartzera! Orain arte mugitu ez denak, ez du ezkutatzeko aukerarik izango…

EsmalteriaKoldo Mitxelena plaza

Erraldoiak

Erraldoiak

Herri honetan erraldoiak asko maite ditugunez, inguruko herrietakoak gonbidatu ditugu, eta bisitan etorriko zaizkigu, herrian zehar bueltatxo bat ematera.

Akerbeltz

Akerbeltz

15 urtetik gorako esperientzia du erromeria talde honek Euskal Herriko txokoetatik betiko abesti eta abesti berritzaileak jotzen.

Graffiti tailerra

Graffiti tailerra (Berria egunkariaren eskutik)

Inoiz egin duzu graffitirik? Spray bat hartu al duzu inoiz? Zatoz Esmalteriara eta probatu ezazu zer den!

Ithaka

Ithaka

Orio eta Zarautzeko lau gaztek osatutako taldea da Ithaka. 2021 urtean sortu zuten taldea eta 2022an Gaztea maketa lehiaketako finalera iristea lortu zuten.

Arte plastikoen tailerra

Arte plastikoen tailerra (arte eskolako irakasleen eskutik)

Oihal erraldoi baten gainean artelan bat egitea proposatuko digute Herri Arte Eskolako irakasleek. Dudarik gabe, oso tailer parte-hartzaile berezia izango da bertara etortzen diren guztientzat.

Janus Lester

Janus Lester

Janus Lester da Jokin Pinatxok sortutako proiektu berria. Bera-tik ahots ezohiko eta berezi batekin datorkigu. Sinkopaturiko erritmo anitzez, arima beltzez, elektronikoz edo funkiz. 80-90 hamarkadako dantzaren oinordeak, baina moldaketa garaikideaz ornitua.

Azken Trena taldearekin eta bakarka lan egin ondoren, azkenean proiektu berri bat sortzea erabaki zuen. Hainbat abesti berri sortu ondoren, orain argitaratzen ditu.

Kilometroak23ko abestia, Erriola, doinuz jantzi duen taldea da, eta dudarik gabe, Esmalteria guneari ginga jartzeko kontzertu paregabea.

Alhondiga

Herri Kirolak

Herri kirolak

Kirola eta herria. Herria eta sustraia. Garena eta izan garena. Alhondigako plaza hartuko dute herri kirolek Kilometroak egunean.

Andoni Ollokiegi

Andoni Ollokiegi

Andoni Ollokiegirentzat errebeldia eta inkonformismoa errepresentatzen ditu rockak. Bere ametsa da musikatik bizitzea, eta ahalegin horretan ari da. Rockzale amorratua da El quinto con tenedor eta El club de los poetas tuertos taldeetako abeslaria. Alhondigan bakarlari moduan arituko da, gerturatzen den ororen gozamenerako. Ezagutzen ez baduzue, gerturatu zaitezte!

Herriko enparantza

 

Muxikoak

Plaza dantzak atsegin dituen ororentzat zita. Dantzatzen duen herria, ez da inoiz hilko.

 

Kukai

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzariaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Kilometroak egunean, saio berezia egingo dute herrian, herriarentzat.

 

Ereintza dantza taldea

Herriko dantza talde zaharrena da. Dantza saio berezia eskainiko dute, lekura eta egunera egokitua.

 

Kantujira

Betiko euskal kantak kantatzea gustuko duen ororentzat zita. Kantatzen duen herria, ez da inoiz hilko.

 

Egunean zehar kaleak girotuz

Ikastolako txarangila, trikitilariak, banda, Matrakan elektrotxaranga, Etxepare txaranga, txistulariak, dultzainak, photocall-a...