Albisteak

Azken lau urtetan hausnarketa prozesu batean murgilduta egon dira Gipuzkoako Ikastolak. Hausnarketa horren ondorio izan da, Kilometroak jaiaren birsortzea, eredu berri bat jarraituz. Hala, Gipuzkoako ikastola guztien jaia urriaren 4an izango da aurten, Amasa-Villabona eta Zizurkilen, bertako Zubimusu Ikastolaren eskutik. “Hemendik aurrera eredu berri bati bide emango diogu, teoriatik praktikara salto eginez”.

Kilometroak 20ko materiala online dendan erosteko aukera izango da aurrerantzean www.kilometroak.eus gunean. Haurtxo, haur, gazte nahiz helduei zuzendutako produktu sorta zabala eskuratu daiteke, arropa eta moda osagarriak nahiz bestelako materiala: pilotak, saskiak, botilak, askarirako zorroak, aterkiak, giltzatakoak… Ikusi katalogoa eta egin zure eskaera denda atalean!

Lilatoia lasterketan bizi izandako esperientzia bikainaren ondoren, beste erronka bat dugu orain eskuartean: Enpresen lasterketa! Zubimusu Ikastolatik bertan parte hartzeko deia egin diete bertako langileei eta gurasoei, guztion artean Kilometroak jaia zein ikastolaren izena han eta hemen zabaldu eta elkarrekin Korri, Punpa, Ttak! egiteko.

Lilaton lasterketa egin da gaur Donostian, eta Zubimusu ikastolak Kilometroak 20ren izenean hartu du parte, talde gisa. Horrez gain, “Zure irrifarra, nire indarra” ekimenarekin ere bat egin du. Urritasun funtzionala duten haurrei laguntzean datza, lasterketetan parte har dezaten. Zubimusuko boluntarioek gure ikastolako ikasle ohia den Naiara Rodríguezi lagundu diote Lilatoia egiten. Ikusi argazki galeria

Datorren martxoaren 1ean Lilatoia izango da Donostian. Zubimusu ikastolak Kilometroak 20ren izenean hartuko du parte, talde gisa. Horrez gain, “Zure irrifarra, nire indarra” ekimenarekin ere bat egin du. Urritasun funtzionala duten haurrei laguntzean datza, lasterketetan parte har dezaten. Zubimusuko boluntarioek gure ikastolako ikasle ohia den Naiara Rodríguezi lagunduko diote Lilatoia egiten.

3.000 euroko dirulaguntza lortu ahal izango du ikertzaileak proposatutako ikerlana garatzeko, Kilometroen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik. Pello Mari Otaño bekarako proiektuak apirilaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Pello Mari Otaño ikerketa deialdia aurkeztuko dugu asteazkenean. Ikerketa deialdia, Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dugu elkarlanean, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugun agerraldian emango dugu, 13:00etan hasita.

Mahi inguru interesgarri bezain politaz gozatzeko aukera izan genuen ostiralean Kilometroak dendaren aurrealdean. Zubimusu Ikastolako ikasleen galderak erantzuten aritu ziren Iñaki Artola, Ander Imaz, Anne Maiza, Iker Irribarria eta Eneko Maiz pilotariak. Kamiseten eta piloten zozketak ere egin ziren mahai inguruaren amaieran.

Ikusi argazki guztiak bilduma honetan: Pilotariak Kilometroak dendan.

Orriak