Albisteak

Ikusi al dituzue sekula erraldoiak Zarauzko daman? Igande honetan, otsailaren 24an, izango da horretarako aukera Kilometroak txikirako antolatu duten egitarauaren barnean.

'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura' leloak urdina, berdea eta morea biltzen ditu. Urdinak Zarautz, berdeak ikastola eta moreak feminismoa dute ardatz. Hala, 2019ko Kilometroak betaurreko moreekin begiratzeko,

Kilometroak 19ko ardatzetako bat jasangarritasuna da. Ekoliok sukaldeko landare-olioa doan jaso eta biodieselean bilakatzen du.

Otsailaren 24ean, igandearekin, euskaratik eta euskaraz goiz-pasa aparta igarotzeko egitaraua osatu du Kilometroetako lantaldeak: KMK txikia! 

Mende erdia pasatu da zarauztar batzuek euskarazko hezkuntzan apustu itsua egin eta herritar guztiontzat euskararen habia eraiki zutenetik: ikastola.

100 urte beteko lituzke Salbatore Mitxelenak urtarrilaren 18an, bizi izan balitz. Hark ematen dio izena Zarauzko ikastolari. Zergatik, ordea?

EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

Zarauzko Kilometroen leloa aukeratzeko prozesuak parte-hartzailea izan behar zuela hobetsi zen hasiera-hasieratik. Deialdi ireki bat egin zen ikastolako komunitatea osatzen duten gurasoentzat, ikasleentzat eta langileentzat.

Pareta biluzi, adreilu eta hormigoiez jositakoa, denda argitsu eta dotore bihurtu dute gurasoek eta kilometroetako kideek, elkarlanean. Zarauzko Salegi kalean, herriaren erdigunean ireki dena ikusi besterik ez dago.

Orriak