Albisteak

Kilometroetako ordezkaritza zabala hartu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, kilometroei babesa agertzeko

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak Kilometroetako antolatzaileak hartu dituzte, Diputazioan. Zarauzko ikastolako eta kilometroetako ordezkariek helarazi diete Salbatore Mitxelena ikastola herritik sortu zela, euskaraz ikasi ezin garaian, eta geroztik euskararazko hezkuntzan akuilu lana egin dela, beti aitzindaritzaren lema hartuta.

Euskal Herriko eskubaloi topaketa ospatu da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, kilometroen alde. Herriko taldeez gain, Orio, Usurbil, Urduliz, Burlata, Barakaldo eta Donibane Garaziko taldeek jokatu dute. Anaitasuna-Bidasoa lagun arteko partidarekin amaitu da. Asobal Liga hasterako lagun arteko azken partida zuten. Parekidetasuna, inklusioa eta kiroltasuna gailendu dira, giro bikainean.

Euskal Herriko eskubaloi topaketa aurkeztu dute Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian. Larunbatean izango da, abuztuaren 31n. Euskara, harrobia eta kirola bat eginda izango dira egun osoko topaketan. Irisarri-Aiala eta Anaitasuna-Bidasoak emango diote amaiera topaketari, eta Gurutz Aginagalde Bidasoako lehendakariak esan du ‘dena ematera’ etorriko direla. Goizetik giro ona, jana, edana, zozketak eta sorpresak ez dira faltako.

Reala-Racing partida jokatu du kilometroen alde. Jendetza batu da fitxaje berriak ezagutzera. Ni, Hi, Hura mamorruekin batera, gazteen eskutik helduta zelairatu dira jokalariak. 

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea (Orio, 1971) pozarren itzuliko da Zarauzko Asti zelaira, entrenatzaile gisa lehen pausoak eman zituen lekura. Ilusioz ekin diote denboraldi berriari. Lehiako erritmoa hartzen hastea da asmoa, eta denboraldiko helburua erregulartasuna lortzea, “ maila altuan lehiatzeko kapazak garela erakutsi dugu”. Partida Astin izango da, 20an, 19:00etan.

Realak kilometroen alde jokatuko du larunbatean Zarautzen, Astin, 19:00etan. Fitxaje berri ugari egin ditu, eta horiek ikusteko aukera izango da, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordeak Zarautzen azaldu duenez. Agerraldia egin du Ibarburuk, Iñigo Ameztoi Zarauzko ikastolako lehendakariarekin eta Belen Murua zuzendariarekin batera, ikastolan.

Asteburu honetan izango da Kilometroen aldeko tonbola, Zarautzen. Sari ederrak izango dira larunbatean eta igandean malekoira hurbildu eta parte hartuko dutenentzat. Txartel guztiek dute saria, euro baten truke.

Mendizaletasunaren eta euskalzaletasunaren erakusgarri izan zen ekainaren 2a. Gipuzkoako hainbat ikastoletatik egin zituzten mendi irteerak

Orriak