KILOMETROAK 20KO MATERIALA, ONLINE

Kilometroak 20ko materiala online dendan erosteko aukera izango da aurrerantzean www.kilometroak.eus gunean. Webguneko katalogotik nahi den produktua aukeratu ondoren, -modeloa, kolorea eta neurria zehaztuta-, katalogoaren azpialdeko galdetegia betez egin beharko dira eskariak.

Eta zer aurki daitekeen bertan? Bada, Kilometroak 20 dendan aurki daitekeen eskaintza berbera, baina klik gutxi batzuetara: haurtxo, haur, gazte nahiz helduei zuzendutako produktu sorta zabala. Arropa eta moda osagarriak nahiz bestelako materiala: pilotak, saskiak, botilak, askarirako zorroak, aterkiak, giltzatakoak…

Gogoratu, gainera, produktu horietako batzuk Gipuzkoako etxe eta markek diseinatuak direla: Batela anorakak eta katiuskak, Elosegui txapelak eta Ezpeleta aterkiak. Horrez gain, Luis Ugarte zizurkildarrak eskuz eginiko saskiak, bai eta Otero pilotagileak eskuz eginiko pilotak edota Amasa-Villabonako Kaori faktoriak atondutako jertse esklusiboak ere.

Online dendan nahiz Villabonako Altzin kaleko dendan ez ezik, salmenta-guneak Gipuzkoako txoko ugaritan aurki daitezke astebururo: festak edota jaialadiak non, Kilometroak 20ko salmenta guneak han!

Korri, punpa, ttak, Kilometroak 20ko arropak soinean jantzita!