PELLO MARI OTAÑO IKERKETA BEKA

Pello Mari Otaño ikerketa deialdia aurkeztuko dugu asteazkenean. Ikerketa deialdia, Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dugu elkarlanean, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugun agerraldian emango dugu, 13:00etan hasita.

Otsailaren 5ean, asteazkenean, ikerketa deialdi berri bat aurkeztuko dugu: Pello Mari Otaño ikerketa deialdia. Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugu agerraldia, 13:00etan hasita, eta bertan hartuko dugu parte deialdia sustatuko dugun Kilometroak egitasmoko eta Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariek, Mikel Egibarrek eta Beñat Gaztelumendik, hurrenez hurren; baita deialdia babesten duten Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteko ordezkariek ere, Nerea Zumeagak eta Joxin Azkuek.

Erakundeok elkarlanean garatutako deialdiaren inguruko xehetasunak aurkezpenean bertan emango ditugu. Adi, beraz!