ZUBIMUSU, GBT-KO FINALEAN

Bihar, abenduak 14, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Illunbeko tabernen kudeaketa bideratuko du Zubimusu ikastolak, 2020ko Kilometroak jaiari oihartzuna eman eta sos batzuk lortzeko asmoz. Era berean, Kilometroak 2020ko materiala edota Tanta elkartasun zozketako boletoak saltzen ere arituko dira ikastolako kideak. ‘Korri, punpa, ttak’ leloak ere izango du tarterik, beraz, biharkoan Donostiako finalean.