Gure Zozketaren 60.000 euroak, Azkoitira

Azkoitiar batek eskuratu ditu Gure Zozketaren 60.000 euroak. Urtero erosi ohi ditu kilometroen aldeko boletoak, eta aurten Azpeitian, Saninazio aurretik izan ohi den festa egun batean egokitu zitzaion parean. Erosi zuen, eta etxean, beste loteria batzuekin batera gorde ohi duen katiluan sartu zuen. Urriaren 8an egin zen zozketa, eta jakin zuen zozketa egina zela, baina ez zuen begiratzeko astirik hartu urriaren amaiera aldera arte. "Ordulaurden bat egin nuen begira, ez da posible esaten nuen, zenbaki bera da!", esan dio kilometroetako antolakuntzari. Zarauzko ikastolako idazkaritzara deitu zuen, eta galdetu zuen zein izan zen zenbaki sariduna. Banan bana zenbakiak esan zizkiotenean esan omen zuen esku artean zeukala boletoa. Sorpresa ikaragarria jaso zuen. Zorionak!