Albisteak

Gabonetako opariak prestatzen ari zara, eta ideia bila zabiltza? Kilometroak dendan adin guztietako jendearentzako moduko arropak eta osagarriak ditugu aukeran. Gainera, aste honetan eta hurrengoan (abenduaren 9tik 20ra), 16:30ean zabalduko dugu denda, 20:00ak arte, erosketak lasai-lasai egin ditzazun.

Ilusioz eta auzolanean eraberritu eta atondutako Kilometroak 2020ko dendak datorren azaroaren 18an zabalduko ditu ateak. Dendaren inaugurazio-ekitaldia, berriz, azaroaren 21ean egingo da, ostegunean. Villabonako Antzin kalean dago kokatuta.

Abian da Kilometroak jaiaren eredu berria. Hemendik aurrera, bi jaialdi-mota egingo dira urtean: Jaialdi txikiak, eskualde mailakoak eta Gipuzkoako ikastolen laguntzaz antolatutakoak; eta herrialde mailako jaialdia, aurten “eraldaketarako hazi berria” goiburupean.

Kilometroak 2020ko batzordeak buru-belarri ari dira lanean. Aurten bost batzorde osatu dira: Ikuskizunak, azpiegiturak, komunikazioa, ekinjolasjai eta ekonomia. Parte hartu atalean duzue batzordeei buruzko informazio gehiago.

‘Korri, punpa, ttak’ leloa eta jaiaren logotipoa ezagutarazi dira azaroaren 15ean, Villabonako Olaederra kiroldegian burutu den aurkezpen-jaialdian. Baita Pauxa maskota ere, irailera bitarte, sarritan batean eta bestean hegaka nola jauzika ikusiko duguna.