Erronkako irabazlea Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da

Haurtzaro ikastola geratu da lehen postuan, eta 1.000 euro irabazi ditu. Bigarren Arizmendi ikastola geratu da, Arrasatekoa; 500 euro eskuratu ditu. Hirugarrena Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastola izan da, eta 300 euro irabazi ditu. Laugarrenak, Laskorain ikastolak asteburu-pasa bat irabazi du Askizuko aterpetxean. Bosgarrenak ere izan du saria: Bergarako Aranzadi ikastolak 0 KM-ko hanburgesak eskuratu ditu Eroskin.

21 taldek giro paregabean hartu dute parte erronkako probetan. Erabilitako 25 litro olio jaso behar izan dituzte, marmitakoa egin behar izan dute, eta, gainera, koreografia, orientazioa eta bertsolaritza-proba ere egin behar izan dute. Horretaz gain, beste bina proba egin behar izan dituzte.

Beste sari bat ere egon da, Rural Kutxak emandakoa. Bideo-lehiaketa egin dute ikastola parte-hartzaileen artean, eta Ibarrako Uzturpe ikastolak irabazi ditu 1.000 euro. Bigarren saria Orioko herri-ikastolak irabazi du: 500 euro. Hirugarrena Laskorain ikastolak irabazi du: 250 euro.