'Berria'-k eta Kilometroek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Iban Arregi Berria taldeko kontseilari ordezkariak eta Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak elkarlanerako hitzarmena izenpetu dute Zarautzen. Urriaren 6an ospatuko den Kilometroen festari buruzko informazioa euskaraz hedatuz, euskara eta euskal kulturaren aldeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek.

Guztia prest dago iganderako. Egitarau oparoa, askotarikoa, eta denen gusturako aukerekin osatu dute. Zirkuitua egin ahal izango den azken Kilometroak izango da. Itsasoa eta mendia uztartzen dituen paraje paregabeez osatutako ibilbidea ondu dute antolatzaileek, eta Zarautzera gerturatzeko gonbidapena egin dute.