Kilometro birtualarekin, egin euskararen alde!

Klikmetroak ekimena martxan da. Honako helbidean sartu behar da: www.kilometroak.eus, klikmetroak atalean saka eta eskatzen diren datuak bete. Mezu labur bat eta argazki bat txertatuz metro birtual bat egitea da asmoa. Oso erraza da. Helburua da kilometroetako zirkuituari ahalik eta bira birtual gehien ematea. Noiz eta parte-hartzaile gehiago izan, babesleek ekarpen ekonomiko handiagoa egingo dute Kilometroak jaiaren alde.

Honakoa zortzigarren edizioa da. Gipuzkoan interneten euskara hutsean egiten den ekimen nagusienetakoa da. Argia sara jaso zuen 2011n “proiektuaren izaera berritzailearengatik”.