Kilometroak Lilatoian

Festa giroan egin dute bat kilometroek borroka feministarekin, eta festa giroan egin zituzten Lilatoiko bost kilometroak ere. 'Ni, Hi, Hura... ikastola mundura' eta 'Gora borroka feminista' leloak aldarrikatuz, eta 'kalean gora, kalean behera' abestuz, giro ezin hobean igaro zuten lasterketa Zarauzko ikastolako elastikoa jantzita hainbat emakumek*.

Iratxe Aranbururen marka aipatzekoa da. Bosgarren amaitu zuen, 6.000 parte-hartzaileen artean. Ikastolako elastikoarekin egin zituen bost kilometroak 18 minutu eta 36 segundutan.

Talde giroa nagusitu zen, ordea, Zarauzko ikastolako ordezkaritzan. Hura-k gorpuzten du feminismoa, eta lasterketa osorik egin zuen mamorruak. Ni eta Hi gehitu zitzaizkion Kursaaleko zubian, eta elkarrekin igaro zuten helmuga mamorruek korrikalariekin.