Magia eguna larunbatean

eriz_magoa

Egun magikoa izango da larunbata! Goizean 10:30etik aurrera magia ikastaroa izango da Gaztelekuan bertara gerturatzen diren haurrentzat. Saioa Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorakoentzat dago pentsatua, baina ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa duten guztiak izango dira ongi etorriak.

Arratsaldean ere izango da zer gozatua. Izan ere, Eriz Magoaren ikuskizuna izango da 17:00etan gaztelekuan adin guztietarako publikoarentzat. Emanaldi honetarako sarrerak 3€-tan Gaztelukuan bertan salduko dira emanaldiaren aurretik.

Hortaz, magiaz gozatu nahi baduzu larunbatean duzu aukera paregabea! Artxila murtxila ...

Etiketak: