Helburuak

Aurtengo Kilometroak jaiak honako helburuak ditu ardatz, Ikastolok sortzetik oinarrian zeudenak eta gaur egungo gizarteari erantzuteko oraindik beharrezko direnak:

  • AUZOLANA, balore baikor bezala. Hezkuntza komunitate barruan egingo dugun elkarlanetik abiatuta, herriko, Debagoiena bailarako eta Gipuzkoa osoko eragileekin lankidetza lortzea helburu eta denon partaidetzaz gure hizkuntzaren eta herriaren alde egitea.
  • IREKIA, beste gizarte, ideia eta ohituretara irekia. Euskararen mundu txikitik kanpora ireki, zabaldu, beste komunitate eta hizkuntza desberdinak dituzten talde desberdinetara, ingurukoak nahiz munduan urruti geratzen zaizkigunak.
  • PAREKIDETASUNA eta ANIZTASUNARI errespetua. Denok ezberdinak gara, hala ere, denok modu duin batez bizitzeko eta tratatuta izateko eskubide berdinak ditugu. Gure plan pedagogikoan aniztasunaren kudeaketa eguneroko lerro nagusia den bezala, gure jaian ezinbesteko baloreak dira bi hauek. Denok eskubide berdinak ditugu jaiaz modu libre batez gozatzeko.
  • Mundu MODERNO eta AURRERAKOIAri begira.
    • Mundu aurrerakoian gure tokitxoa badugu ere, teknologia berriak eta zientzia ikerketara irekiak gaude.
    • Garapen hori IKUSPEGI JASANGARRIAREN ildotik behar du. Gure ondare naturalarekiko begirunez eta haren hobekuntzarako jarrera aktiboarekin jokatzen dugu.
    • Kultura esparru desberdinetan gure herrian maila txukuneko lanak ditugula eskaintzeko erakutsiz.