Artxipielagoa ikuskizun berria Oñatin

Artxipielagoa pianoan

Artxipielagoa ikuskizunak kantagintza, bertsolaritza, musika eta irudien proiekzioak uztartzen ditu, familian eta lagunartean herri kantak kantatzeko ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz. Ikuskizun berritzaile hau eratzeko Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramírez cello eta eskusoinu jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Germán Ormazabal piano jolea eta Belén Ibarrola arte zuzendaria batu dira.

Ikuskizuna pasa den apirilaren 28an estreinatu zen Iruñan eta datorren maiatzaren 21ean Oñatin ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu. Oñatiko Santa Ana antzokia izango dute eszenatoki artista hauek eta honelako toki berezia eszenatoki bihurtuta emanaldi gogoangarria izango da. Ordu eta erdi inguruko iraupena duen emanaldiaren ardatza itsasoa eta euskal kantuak izango dira. Egañaren narrazio eta gogoetek gidatuko espektakuluan Ibarrolaren bideo-proiekzioek jantziko dute gainontzeko musikarien doinuak. Emanaldian atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak entzuteaz gain, abesteko aukera ere egongo da. Izan ere, ikuskizun honetan ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Beraz, kantua eta kantatzea gustokoa baduzu zatoz emanaldi berrri eta berezi honetaz gozatzera.

Ikuskizunari arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera eta sarrerak dagoeneko salgai daude hurrengo salmenta puntuetan:

Oñatiko Txantxiku Ikastolan
Oñatiko Txokolateixian
Online HEMEN
Sarrerak 12€

 

LOTURA INTERESGARRIAK

EITB-n erreportaia

"Nork bere irlatik ekarpena eginda, denon gozagai" - GOIENA, 2017-05-08

"Artxipielago diren irlak" - BERRIA, 2017-04-12

"Artxipielagoa. Fusión de canto, bertsolarismo, música e imagen" - NAIZ, 2017-03-21

"Artxipielagoa. Islas musicales que confluyen en un mar euskaldun" - NOTICIAS DE GIPUZKOA, 2017-05-03